Patchwork

Errenteriako Udal taillerretan, patchwork teknika ikasten ari diren emakumeen lanekin osatutako erakusketa.

Erakusketa amaituta

2018.05.05 – 2018.06.25

patchwork jantziaren zentroa erakusketa errenteria

Alde batean lau ohe-estalki eta tapiz bat. Guztiak azken bi ikasturteetan egindako joste-lanak dira, bost patchwork teknika dira, eta tailerretako talde bakoitzeko lan bana.

Beste aldean, 2016-2017 ikasturtean jositako ipuina ikus daiteke. Ikasle bakoitzak ipuinaren marrazki edo biñeta bat osatu du. Paulette Bourgeois idazlearen Amonaren ohe-estalkia izeneko ipuinaren egokitzapena da. Moldaketa Maria de Bernardo ilustratzaileak egin du, ipuinaren irudiak patchwork-era moldatuta edo marrazki berriak sortuta.

patchwork jantziaren zentroa exposicion

patchwork jantziaren zentroa exposicion renteria

patchwork jantziaren zentroa erakusketa errenteria






Non gaude

Kapitanenea Kalea, 6
20100 Errenteria
Gipuzkoa

Nola iritsi

Ordutegia

Larunbata
11:00 – 14:00
17:00 – 20:00


Igande eta jaiegunak
11:00 – 14:00

Prezioa

Sarrera orokorra: 3€
Bisita gidatua: 7€
. 5 urtetik beherakoak DOAN
. Hilabeteko lehen igandea DOAN

JZ laguna egin

 

Patchwork