BASERRITARRAK

Baserritar jantziak “dantzan” dabiltzan erakusketa. Argazki eta jatorrizko jantzien 15 erreplika ikusgai, eta baserritar jantziaren zati guztiak deskribatzen dituzten testuak.

Aldi baterako erakusketa

2026.10.03 – 2027.01.03

Iñudeak jantziak donostia jantziaren zentroa

Urtea amaitu bitarte, Kapitain-etxeko sarrerako aretoan 15 baserritar jantzi ikusgai, guztiak XIX. mendeko jantzien erreplikak dira; bai jatorrizkoak, horietatik patroiak aterata josita, bai garaiko argazki zaharrak oinarri hartuta.

Emakumezko 13 jantzi daude. Jatorriari dagokionez, gehientsuenak Bizkaikoak, Zuberoako bat, eta Gipuzkoako hiru, horietako bi Legazpikoak.

nodrizas trajes exposicion Jantziaren Zentroa

nodrizas trajes antiguos exposicion Jantziaren Zentroa

Zazpi emakume “dantzan” jirabiran ikusiko ditugu. Manikiak oinarri birakarien gainean jarri dira, horrela jantzien atzeko aldea ikusi ahal izateko. Asko dira baserritar jantzia egin nahian gurera datozen jostunak, eta horiek jantzien, alegia, gona eta txanbren atzeko aldea ikusi nahi izaten dute. Eskari horri erantzuteko mugimenduan, biraka, ikusi ahal izango dira aurten zazpi jantzi.

Gizonezkoen jantziei dagokionez, bi jantzi, bi brusa, daude ikusgai, bata Gipuzkoakoa, zehazki Eskoriatzakoa eta bestea Arabakoa, Aramaiokoa.

Erakusketan hainbat kartel daude, eta horietan, baserritarrek, gizonezko zein emakumezkoek, janzten zituzten pieza guztien deskribapena egiten da, XX. mende hasierako baserritarren argazkiak txertatuz.

 






Non gaude

Kapitanenea Kalea, 6
20100 Errenteria
Gipuzkoa

Nola iritsi

Ordutegia

Larunbata
11:00 – 14:00
17:00 – 20:00


Igande eta jaiegunak
11:00 – 14:00

Prezioa

Sarrera orokorra: 4 €
Bisita gidatua: 7 €
. 5 urtetik beherakoak DOAN
. Hilabeteko lehen igandea DOAN

JZ laguna egin

 

BASERRITARRAK