Erakusketa iraunkorra

Maria Antonieta erreginaren gortetik Napoleonen inperiora modak izan zuen aldaketa ezagutzeko proposamena.

Aldi baterako erakusketa

2026.07.04 –

1740-1950 urteen artean Europako modak izan zuen aldaketa ikusteko 39 jantzirekin 2026-2027 erakusketa iraunkorra osatu du Jantziaren Zentroak.

 

 

 

Lehen solairuan, “Rokoko estilotik Napoleonen inperiora: moda eta botere aldaketa” izeneko erakusketan, Frantziako Iraultzak modan ekarri zuen aldaketa ikus daiteke. Jantziaren Zentroaren bildumako jantzi zaharrenak ikusgai ditugu, 1740-1810 urteen arteko 18 jantzi.

 

exposicion permanente baserritarrak jantziaren zentroa

Erregimen zaharraren amaiera, alegia, Frantziako Maria Antonieta erreginaren garaiko soinekoak, eta alboan, Napoleon Bonaparteren inperioaren garaiko jantziak.

Emakumearen silueta erabat aldatu zen garai horretan, ehunak ere, brodatutako zetan egindako soinekoetatik muselinara pasa ziren. Hori bai, bi garaiek kolorea dute komunean, pastel-koloreak. Hori dela eta erakusketako kartel guztiak arrosa argian daude eginda, eta jantziek ere erakusketa aretoari aparteko argitasuna ematen diote.

Bigarren solairuko areto nagusian, 1815 eta 1915 arteko 16 jantzi. Frantzia, Erresuma Batua, Amerikako Estatu Batuak.. jatorri ezberdinetako jantziak guztiak mende horretan modak izan zuen aldaketa azkarraren erakusle.

Bitxikeria gisa XXgarren mende hasieran autoan ibiltzeko beroki eta kapela berezia ikus ditzakegu.

Aretoaren erdigunean beira-arasa handi batean Charles Frederick Worth goi mailako joskintzaren lehen jostuna izan zenaren soineko baten barnealdea ikus dezakegu. Barrutik nola dagoen eginda, zein egitura dituen, eta Worthen sinadura daraman etiketa.

Erakusketa amaitzeko bigarren solairuko areto txikian, 1920-1950 hamarkadatako bost jantzi. Horietako bat Pedro Rodriguez goi joskintzako diseinatzaile espainiarraren  jantzia da.






Non gaude

Kapitanenea Kalea, 6
20100 Errenteria
Gipuzkoa

Nola iritsi

Ordutegia

Larunbata
11:00 – 14:00
17:00 – 20:00


Igande eta jaiegunak
11:00 – 14:00

Prezioa

Sarrera orokorra: 4 €
Bisita gidatua: 7 €
. 5 urtetik beherakoak DOAN
. Hilabeteko lehen igandea DOAN

JZ laguna egin

 

Erakusketa iraunkorra