Jantziaren Zentroak 2017 urteko apirilaren lehenean zabaldu zituen ateak Iraultza Dantza Taldeak Errenteriako Udalarekin adostutako lan hitzarmenaren ondotik.
Errenterian, Kapitain-etxea izeneko XVII. mendeko eraikinean kokatua, eraikinari izena bertan jaio zen Matxin de Uranzu edo Matxin Errenteriako itsas kapitainak eman dio.
Jantziaren Zentroaren helburua bikoitza da, batetik, gure arbasoek erabiltzen zituzten jantziak batu eta kontserbatzea, eta bestetik, XVIII-XX mendeen arteko Euskal Herriko zein nazioarteko jantzien bilakaera, modaren ibilbidearen berri eman eta erakustea. Horretarako erakusketa finkoak eta bisitak antolatzeaz gain, informazioa eskaintzen da.
Jantziaren Zentroan Iraultza Dantza Taldeak urtetan batutako jatorrizko jantziak, mila piezatik gora ikusteko aukera dugu. Urtero erakusketa finkoa aldatu egiten da, zentro bizia izateaz gain, biltegian gordetako jantzi guztiek jendaurrean aurkezteko aukera izan dezaten.
Behin erakusketa amaituta, ikusgai egon diren jantziak Gordailuan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ondare Bilduma Zentroan, gordetzen dira, oihalek kontserbaziorako beharrezkoa duten hezetasun eta tenperatura egokian.
Larunbata
11:00 – 14:00
17:00 – 20:00
Igande eta jaiegunak
11:00 – 14:00
Sarrera orokorra: 3€
Bisita gidatua: 7€
. 5 urtetik beherakoak DOAN
. Hilabeteko lehen igandea DOAN
JZ laguna egin