Ba al zenekien?

Jantzien eta modaren historiaren inguruko bitxikeriarik ezagutu nahi? Irudien gainetik pasa ahala, ba al zenekien? galderaren erantzuna topatuko duzu.

Ingalaterrako Victoria erregina erreferente bat izan zen janzkeran. Lehenik kolore zuria ezarri zuen ezkongai-jantzietarako eta gero beltza doluarentzako. 1861ean bere senarra, Alberto printzea, hil ondoren, Victoria erreginak dolu zorrotza jantzi zuen bizitza osoan, zehazki 40 urtez.

Ingalaterrako Victoria

XX. mende hasierako autoek ez zuten ez sabairik, ezta haizetakorik ere, horregatik autoan joaterakoan, eguraldiaren menpe geratzen ziren. Egoera horretan, ezinbestekoa izan zen autoan bidaiatzeko jantzi egokiak erabiltzea.

Emakumea eta autoa

XVIII. mendean orezten hizkuntza sekretua zuten. Ezpainen ondoan kokatuz gero, emakumeak proposatu zioten maitasun-harremana onartzen zuela adierazten zuen. Begiaren ondoan, maitasun istorio grinatsu bat bizitzeko prest zegoela esan nahi zuen. Eskuineko masailean emakumea ezkonduta zegoela iragartzen zuen. Ezkerreko masailean, emaztegai zegoen.

Orezten hizkuntza sekretua

1860an bainurako lehen emakume-jantzia sortu zen, galtza luze, galtzerdi eta alkandora arin batez osatua. XX. mendearen hasieran, bainujantziak emakumearen gorputzera egokitzen hasi ziren, hala ere, oraindik materialak astunak ziren, bainujantziak egiteko artilea edo kotoia erabiltzen baitzen.

Itsas bainuak

Iñudeen artean, bularra ematen zutenak eta gainerakoak orrazkeragatik bereizi zitezkeen. Lehendabizikoak buruaren goialdean mototsa eramaten zuten eta gainontzekoak ilea biltzeko mototsa egiten zuten buruaren beheko aldean.

Iñudea

1775ean, Carl Wilhelm Scheele kimikari suediarrak arsenatoz egindako tonu berde distiratsua, toxikoa zen substantzia kimikoa, asmatu zuen. “Scheeleren berdea” paperean, tapizetan, oihaletan eta haurren jostailuetan erabili zen, eta horrek emakumezkoak eta haurrak gaixotzea ekarri zuen lurrun toxikoak arnasteagatik.

Scheeleren berdea

Maria Antonieta erregina XVIII. mendeko modaren eredua zen. Bere jantziak maniki batean Ingalaterra aldera eramaten zituzten, itsasontziz, bertan kopiatu zitzaten.

Maria Antonieta

Charles Frederick Worth (1826-1895) diseinatzaile ingelesa goi-mailako joskintzaren aitatzat hartzen da, bere diseinuak sinatzen lehena izan baitzen. Ordura arte inork ez bezala, urtero bilduma berria sortzen zuen.

Charles Frederick Worth

Krinolinak, XIX. mendeko armazoiak, 3,5 metroko zirkunferentzia ere izaten zuten. Emakumeek horrelakoak janzten zituztenean, bikotekideak ezin izaten zuen haren alboan ibili, eta pausu bat aurrerago edo atzerago joan behar izaten zuen.

Krinolina

Kortsea mendeetan erabili dute emakumeek. Gorpuzkera liraindu eta bularrari eusten zion. Batzuetan, saihets-hezur lokak hausten zituzten estuegi lotu izanagatik.

Kortsea

XX. mendean tindagai kimikoak sortu ziren arte, kolore gorria kukurutxa izeneko, Ertameriketako intsektu bat txikituta lortzen zen. Oso tindatu garestia zen, horregatik arrosa kolorea soilik goi klaseek erabili zezaketen.

Tinte gorria

Buruko zapiak emakumearen egoera zibila islatzen zuen: ezkonduek zuria eramaten zuten; alargunek beltza, eta ezkongabeek, berriz, koloreduna –edota zapirik gabe, ilea jasota–.

Baserritar zapia

Neskatoak oihal bakarrean egindako soinekoa erabiltzen zuten. Gorputzaren formak aldatu ahala emakumezkoen jantzia,alegia, txanbra, gona, eta mantala janzten zuten.

Neskato baserritarra

1850-1880 artean aristokraziako emakumeek denbora asko ematen zuten ia orkatiletaraino iristen zitzaien ilea zaintzen. Isabel de Baviera "Sisi" enperatrizak egunean 3 ordu inguru ematen zituen ilea zaindu eta orrazten. Hiru astean behin garbitzen zuen arrautza eta cognac nahasketa batekin, egun osoa irauten zuen ilearen garbiketak.

Sissi enperatriza

Baserritarrek abarkak lanerako bakarrik erabiltzen zituzten. Baserritik kalera iristen zirenean, erantzi eta alpargatak edo zapatak janzten zituzten.

Baserritarren oinetakoak

Erronkariko jantzia bailara osoan uniformea zen. Jantzi ahal izateko, aitak eta amak, biak, bertan jaiotakoak izan behar zuten.

Erronkariko jantzia

Baserritarren mantala lanerako arropa zen, gona babesteko balio zuen. Jasota eramaten zutenean, zikindutako zatia estaltzeko izaten zen.

Baserritarren mantala

“Gaztelua” izeneko bitxia elkarren artean kateatuta dauden objektu txikien multzoa da. Emakumeek etxeko lanetan edozein unetan beharrezkoak zituzten objektuak ziren, esaterako: guraizeak, titarea, erlojua, arkatza, koaderno txiki bat, etab.

Gaztelua

Non gaude

Kapitanenea Kalea, 6
20100 Errenteria
Gipuzkoa

Nola iritsi

Ordutegia

Larunbata
11:00 – 14:00
17:00 – 20:00


Igande eta jaiegunak
11:00 – 14:00

Prezioa

Sarrera orokorra: 3€
Bisita gidatua: 7€
. 5 urtetik beherakoak DOAN
. Hilabeteko lehen igandea DOAN

JZ laguna egin

 

Ba al zenekien?