Aldi baterako erakusketa
2025.06.28 –
Erakusketa bi solairuetan banatuta dago. Lehen pisuak 1740-1902 urte arteko modaren bilakaera azaltzen du. Armazoi edo kaiola handien garaia da, miriñakea, krinolina, eta polisoiak kortsearen laguntzaz emakumearen silueta nola aldatu zuen ikus daiteke areto horretan.
Jantzi gehientsuenak zetan jositakoak dira. Kolore argiak dira nagusi, jantzi zuri, urdin, eta loredunak ikus daitezke. Ia guztiak emakumezkoen jantzi eta soinekoak dira.
Bigarren solairuan, XX garren mendeko jantziak ikusgai. Jatorri ezberdinekoak, gehientsuenak Frantziakoak dira, baina, Erresuma Batua, Alemania, Amerikako Estatu Batuak eta Filipinetako arropa ere ikus dezakegu.
Horien artean goi joskintzako bi diseinatzaile handiek egindako hiru jantzi.
Bata, Charles Frederick Worth (1825-1895), goi joskintzaren aita izandakoaren urre koloreko gaueko-soineko distiratsua, eta belus urdinean jositako kaleko jantzi eta berokia. Bestea, Cristobal Balenciaga (1895-1972), Getariako diseinatzailearen ospakizun jantzi berezia ikusgai dugu bigarren solairuan.
Modaren historian barrena bidaia amaitzeko, etxeko ondarea ikus daiteke. Euskal Herriko sei jantzi dira. Gehientsuenak dohaintzan jasotako arropak. Hiru baserritar jantziak dira, bi Lapurdikoak, eta hirugarrena Beasaineko gizonezko Blusoia. Izabako (Erronkari) eta Atharratzeko (Zuberoa) bi emakumezko jantzi eta azkena Goizuetako (Nafarroa) ezkongai-jantzia.
Larunbata
11:00 – 14:00
17:00 – 20:00
Igande eta jaiegunak
11:00 – 14:00
Sarrera orokorra: 3€
Bisita gidatua: 7€
. 5 urtetik beherakoak DOAN
. Hilabeteko lehen igandea DOAN
JZ laguna egin