Aldi baterako erakusketa
2024.05.05 – 2024.06.30
Anne Gajate, Ruben Pantiga eta Maite Anton Mugerza, ehungintza sortzaileek elkarlanean osatutako erakusketa da
Anne Gajatek ospakizun berezietarako emakumeentzako jantziak sortzen ditu, Ruben Pantigak iraunkortasunarekin duen konpromisoa islatzen du bere proposamenetan, eta Maite Anton Mugerzak udaberria eta natura ekarri ditu Kapitain-etxera loreak protagonista diren osagarriekin. Hiru estilo, hiru proposamen ezberdin, elkarren artean osagarri, erakusketa berean batuta
Anne Gajatek (Errenteria 1990) Sakura, 2024 Udaberri-Udako gonbidatuentzako bilduma berria aurkeztu du Jantziaren Zentroan. Sakura hitzak japonieraz gereziondoaren lorea esan nahi du, eta hain juxtu loraldi horretan inspiratu da Anne Gajate bilduma berria sortzeko. Anne Gago markak ospakizun berezietarako emakumeentzako jantziak egiten ditu, guztiak ere kalitatezko ehunetan josiak, horietako batzuk eskuz brodatuak
Ruben Pantigak (Asturias 1979) ReWork izeneko proposamenarekin berrikuntza eta originaltasun narratiba irudikatzen du. Helburua diseinatzailearen markak, KIBō Moda Consciente-k iraunkortasunarekin duen konpromisoa nabarmentzea da, horretarako mundu zabalean ehungintzaren industriak egiten dituen gehiegikeriak gogorarazita. Sortzaile asturiarrak upcycling teknikaren eta berrerabilitako ehunen bidez berrerabilpenean edertasuna eta dotorezia egon daitekeela erakutsi nahi du
Maite Anton Mugerzak (Ondarroa, 1988) Lili bat bildumarekin udaberriaren, naturaren eta loreen esentzia islatu nahi du oihaletan. Puntada bakoitzean, loreen fintasunari bizia ematen dio, haien esentzia oihalean harrapatuz, udaberriak lurra esnatzeko duen arreta berarekin. Txatxala joskintza proiektuaren proposamen berrirako sortzaile ondarrutarrak loreak ditu inspirazio iturri, moda-osagarrietan: poltsak, motxilak, karterak, buffak eta turbanteak
Hiru sortzaileak Agustinak kultura eta sormen industrien zentroko egoiliarrak dira. Errenteriako Udalak eta Oarsoaldea Garapen Agentziak zabalduta kultur eta sormen proiektuak, horien artean artisauak, bere enpresa-ekimenak aurrera ateratzeko beharrezko baliabideekin eta ekosistema sendo batekin hornitzea du helburu
Larunbata
11:00 – 14:00
17:00 – 20:00
Igande eta jaiegunak
11:00 – 14:00
Sarrera orokorra: 3€
Bisita gidatua: 7€
. 5 urtetik beherakoak DOAN
. Hilabeteko lehen igandea DOAN
JZ laguna egin