L´atelier

Erakusketa amaituta

2023.01.21 – 2023.04.10

Iñudeak jantziak donostia jantziaren zentroa

nodrizas trajes exposicion Jantziaren Zentroa

nodrizas trajes antiguos exposicion Jantziaren Zentroa

“L´atelier” erakusketaren helburua, gerra ostean, joskintzan aritu ziren milaka emakumeei omenaldia egitea da. Jostun, modista, patroigile eta ebakitzaile, itzalean, lanean aritu ziren milaka emakume horiei gorazarre egitea. Orratz eta titare artean, orduak eta orduak eman zituzten, eta egindako lan horri esker, askok, gerra osteko garai latzetan, familia aurrera ateratzea lortu zuten.

Jantziaren Zentroak 50 garren hamarkadako jostun tailer batera sartzeko gonbidapena egiten digu erakusketa honekin. Sartu ahala, denboran atzera egingo dugu, eta tailerrean lanean ari diren bi emakumezko eta bezeroa ikusiko ditugu. Emakume bat josteko makina atzean lanean, bestea, bezeroari neurriak hartzen ari den bitartean. Eskena 50 garren hamarkadako objetu originalek osatzen dute; jostunaren patroiak, manikiak, zein lanerako erabiltzen  zituzten tresnak.

Aretoaren beste aldean, hamar argazki zuri beltzean, guztietan goi-joskintzan lanean ari diren  emakumeak dira protagonista.

 






Non gaude

Kapitanenea Kalea, 6
20100 Errenteria
Gipuzkoa

Nola iritsi

Ordutegia

Larunbata
11:00 – 14:00
17:00 – 20:00


Igande eta jaiegunak
11:00 – 14:00

Prezioa

Sarrera orokorra: 3€
Bisita gidatua: 7€
. 5 urtetik beherakoak DOAN
. Hilabeteko lehen igandea DOAN

JZ laguna egin

 

L´atelier