Aldi baterako erakusketa

XX.mendeko moda eta diseinuaren bilakaera laburtzen duen erakusketa. Zortzi jantziren erreplika eta altzariren argazki bidez gizartearen, pentsaeraren, eta bizi moduaren aldaketa azkarra nolakoa izan zen ezagutzeko proposamena.

Aldi baterako erakusketa

2026.06.06 – 2026.09.27

Historiako aldaketa handiek eragin zuzena izan dute gizartean, eta hori besteak beste: janzkeran, altzarietan, arkitekturan zein eskulturan islatu da. XX. mendeko gertakariek, alegia, lehen eta bigarren mundu gerrak, iraultza industrialak, zein kontsumo azkarrak modan eta diseinuan ekarri zuten aldaketen berri ematen du “MODA & DESIGN” izeneko erakusketak.

Zortzi jantzi, guztiak erreplikak, hamarkada horietako modaren adibide. Bakoitzaren atzealdean hiru metro luzeko kartela, testu batean hamarkada horretako diseinuaren informazioa, garai horretako altzari baten argazkia, eta modako ziren koloreak ikus ditzakegu.

Natura oinarri duen Art Nouvea-ren lerro bihurkarietatik abiatu, hogeigarren hamarkadako luxua eta modernitatea ezagutu, Art Decóren geometriara salto egin, eta mende erdialdeko ekoizpen industrialaren sinpletasun eta erabileran amaituz.






Non gaude

Kapitanenea Kalea, 6
20100 Errenteria
Gipuzkoa

Nola iritsi

Ordutegia

Larunbata
11:00 – 14:00
17:00 – 20:00


Igande eta jaiegunak
11:00 – 14:00

Prezioa

Sarrera orokorra: 4 €
Bisita gidatua: 7 €
. 5 urtetik beherakoak DOAN
. Hilabeteko lehen igandea DOAN

JZ laguna egin

 

Aldi baterako erakusketa