Baserritarrak

Jatorrizko baserritar jantzietan eta XX. mende hasierako argazkietan oinarrituta, erreplikekin egindako erakusketa. Guztira 16 jantzi ikusgai

Aldi baterako erakusketa

2023.11.01 – 2024.01.07

Iñudeak jantziak donostia jantziaren zentroa

nodrizas trajes exposicion Jantziaren Zentroa

nodrizas trajes antiguos exposicion Jantziaren Zentroa

Aretoan sartu ahala, ezkerreko paretan, altura ezberdinetan, kokatutako hamabi emakumezko, bi gizonezko eta neska mutiko bana topatuko ditugu. Jantzi guztiak XX. mende hasierako argazki edo jatorrizko arropen erreplikak dira. Euskal Herriko lau probintziako baserritar jantziak dira; Gipuzkoa, Bizkaia, Lapurdi eta Zuberoa.

Eskuineko paretan, XX  mende hasieran ateratako argazkiak. Zuri-beltzean baserrian bizi ziren gizon-emakumeen aurpegiak, begirada, eta bide batez jantziak ikusiko ditugu. Argazkiak Eulalia Abaitua Allende-Salazar argazkilari bilbotarrak  ateratakoak dira.

 

Eulalia Abaitua Allende-Salazar Bilbon jaio zen 1853 urtean  familia burges batean. Hirugarren Gerra Karlistarekin batera, familia Liverpoolera (Ingalaterra) joan zen bizitzera. Bertan ikasi zuen Eulalia Abaituak argazkigintza. Bilbora itzulita, bere etxeko
sotoan, argazki laborategia instalatu zuen, eta mende aldaketaren lekuko izanik, amaitzear zen baserritarren bizimodua ezin hobetu jaso zuen bere argazkietan. Lehen euskal argazkilariaren irudiak Bilboko Euskal Museoan gordetzen dira.






Non gaude

Kapitanenea Kalea, 6
20100 Errenteria
Gipuzkoa

Nola iritsi

Ordutegia

Larunbata
11:00 – 14:00
17:00 – 20:00


Igande eta jaiegunak
11:00 – 14:00

Prezioa

Sarrera orokorra: 3€
Bisita gidatua: 7€
. 5 urtetik beherakoak DOAN
. Hilabeteko lehen igandea DOAN

JZ laguna egin

 

Baserritarrak