“Modaren Urrezko garaia-Goi mailako joskintzatik prêt-à-porter-era (1930-1970)”

Erakusketa amaituta

2023.01.21 – 2023.05.28

expo permanente jantziaren zentroa maniquies

“Modaren Urrezko garaia-Goi mailako joskintzatik prêt-à-porter-era (1930-1970)”

Jantziaren Zentroaren erakusketa iraunkor berriak XX garren mendera garamatza. Hain zuzen ere, 1930-1970 urte arteko emakumezko 40 jantzi ikus daitezke bi solairuetan banatuta. Guztiak goi joskintzako diseinatzaile espainiar ospetsuek sortuak dira, besteak beste: Asunción Bastida, Elio Berhanyer, Pedro Rodriguez… 27 diseinatzaile, guztiak Cristobal Balenciaga maisu handiaren itzalean, estatu espainiarrean, 50 garren hamarkadan, goi joskintzaren urrezko garaian lanean aritu ziren.

“Modaren Urrezko garaia-Goi mailako joskintzatik prêt-à-porter-era (1930-1970)” izeneko erakusketa Pedro Usabiaga moda argazkilari donostiar ezagunaren proposamena da, berak antolatu du erakusketa propio Jantziaren Zentrorako, bere bilduma pribatuko jantzi eta objetuekin osatuz.

 

Pedro Usabiaga (Donostia, 1959) moda munduko euskal argazkilari ezaguna da. Diseinatzaile ospetsu ugarirekin egin du lan, besteak beste: Jean Paul Gaultier, Nino Cerruti eta Juanjo Rocafort. Bere argazkiak modako aldizkari entzutetsuenetan argitaratu dira; Elle, Vogue edo Cosmopolitan. Argazki-kamera aurrean izan ditu: Iman, Linda Evangelista top modelak zein Sharon Stone,  Richard Gere, Brad Pitt,  aktoreak.

2010. urteaz geroztik, moda ardatz hartuta erakusketa ugari antolatu ditu.

exposicion permanente baserritarrak jantziaren zentroa






Non gaude

Kapitanenea Kalea, 6
20100 Errenteria
Gipuzkoa

Nola iritsi

Ordutegia

Larunbata
11:00 – 14:00
17:00 – 20:00


Igande eta jaiegunak
11:00 – 14:00

Prezioa

Sarrera orokorra: 3€
Bisita gidatua: 7€
. 5 urtetik beherakoak DOAN
. Hilabeteko lehen igandea DOAN

JZ laguna egin

 

“Modaren Urrezko garaia-Goi mailako joskintzatik prêt-à-porter-era (1930-1970)”