Erakusketa amaituta
2022.11.05 – 2023.01.08
Erakusketan Eulalia Abaituaren argazkia, eta ondoan irudiko jantziaren erreprodukzioa. Lehen euskal argazkilariaren biografiarekin batera Bizkaian: Bilbon, ezkerraldean eta kostaldean atera zituen hainbat argazki.
Hain juxtu, argazki horietan ikus ditzakegun baserritarren jantzien erreprodukzioek, guztira 15 jantzik osatzen dute erakusketa. Hamahiru emakumezko eta bi gizonezko jantzi dira.
Eulalia Abaitua Allende-Salazar Bilbon jaio zen 1853ko urtarrilaren 25ean familia burges batean. Hirugarren Gerra Karlistarekin batera, 1871an, familia Liverpoolera (Ingalaterra) joan zen bizitzera. Han, Eulalia Abaituak argazkigintza, materialak eta teknika ezagutu zituen.
Abaitua argazkien kalitate teknikoagatik nabarmendu zen. Ia denak kanpoaldean aterata, eta argi naturalarekin. Emakumeak dira protagonista ia guztietan. Bular edo erdiko planoak, amerikarrak eta gorputz osokoak.
Larunbata
11:00 – 14:00
17:00 – 20:00
Igande eta jaiegunak
11:00 – 14:00
Sarrera orokorra: 3€
Bisita gidatua: 7€
. 5 urtetik beherakoak DOAN
. Hilabeteko lehen igandea DOAN
JZ laguna egin