Erakusketa amaituta
2018.03.24 – 2019.06.16
Herri Jantziak izeneko aretoan,15 jantzi ikus ditzakegu. Gehientxuenak dohaintzan emandakoak dira.Azpimarratzekoak honakoak: Raimundo Arbide Sorondo (Errenteria 1858-1932) herriko zinegotziaren jantzia, gizonezko doluzko jantzia (Sara, Lapurdi) edota Neguriko (Getxo, Bizkaia) 1920 garren urteko iñude jantzia.
Jantzien bilakaera izeneko aretoan,15 jantzi daude ikusgai, besteak beste: 1920. urteko Madrilgo haurtzain jantzia, edo 1903ko Lapurdiko emakumezko jantzia. Azken honek gona eta hiru gorputz ditu, egunaren une jakin bakoitzean janzteko arropa: goizerako, arratsalderako edo gauerako gorputza.
Maniki guztiek Jantziaren Zentroan egindako kartulinazko ile-orde edo pelukak daramatzate, jantzita duten arroparen garaiko orrazkeraren isla.
Larunbata
11:00 – 14:00
17:00 – 20:00
Igande eta jaiegunak
11:00 – 14:00
Sarrera orokorra: 3€
Bisita gidatua: 7€
. 5 urtetik beherakoak DOAN
. Hilabeteko lehen igandea DOAN
JZ laguna egin