Erakusketa amaituta
2017.09.01 – 2017.09.30
Martin de Uranzu Jantziaren Zentroa kokatuta dagoen eraikinaren etxeko jabea izan zen. Jantzia egiteko Errenteriako udaletxean dagoen kapitainaren koadroa hartu da oinarri.
Maria de Lezo, XVI garren mendean Ingalaterrako Catalina erreginaren zerbitzari izan zen. Garai horretako irudirik ez dago, jakin badakigu, erreginaren zerbitzariak bera bezela janzten zirela, horregatik Iraultza Dantza Taldeak jantziaren interpretazioa egin du, eta Tudor garaiko jantziaren kopia egin du.
Bi pertsonaiez gain Pasaiako Badiako batelerak ikus ditzakegu, Albaola Faktoriak utzitako XIX mendeko batel kopiaren barruan.
Ontziaren barruan, XVIII garren mendeko bi batelera, bi emakume eta gizonezko bat ikus daitezke.
Larunbata
11:00 – 14:00
17:00 – 20:00
Igande eta jaiegunak
11:00 – 14:00
Sarrera orokorra: 3€
Bisita gidatua: 7€
. 5 urtetik beherakoak DOAN
. Hilabeteko lehen igandea DOAN
JZ laguna egin