Erakusketa amaituta
2023.07.01 – 2023.10.29
Berdea tindu natural ala kimiko gisa lortzeko kolore zailena da.1775ean Carl Wilhelm Scheele kimikari suediarrak, kimikari toxikoa zen arsenatoz egindako tonu berde distiratsua asmatu zuen. XIX mendearen amaierarako Scheeleren berdeak, aurreko mineral eta landare tinduak ordezkatu zituen. Paperean, tapizetan eta oihaletan erabilia, XIX. mendean hainbat egunkarik zioten soineko berdeak zeramatzaten andreak gaixotu egiten zirela lurrun toxikoak arnasteagatik.
Gorria tindu natural gisa hainbat materiatik lor daiteke: buztina, mineralak, landareak, intsektuak. Ezagunena kukurutxatik lortzen den tindua da. 1519-21 urteen artean Hernan Cortes eta bere soldaduek aurkitu zuten azteken inperioa konkistatu zutenean. Kukurutxa kaktusetan bizi zen intsektua zen, lehortu eta birrintzen zenean, tindu gorria lortzen zen. 1523an, Cortések lehen kukurutxak Espainiara bidali zituen, XVII. mendearen hasierarako tindu gorria kardinal, bankari eta aristokraten kolore kuttuna bihurtu zen.
Horia kolorerik ugariena da naturan, landare gehienek kolore horretan tindatzeko gai diren pigmentuak dituzte.
XIX. mendean, Europan indiar horia deiturikoa erabiltzen zen, mango hostoekin elikatutako behien gernu lehorrarekin egindako tindua zen. 1908an debekatu egin zuten, behientzat toxikoa zelako.
Arrosa kolorea, tindu naturala, ez dago naturan lortzerik. Ez animalia, landare, mineral, horietako batek ere ez du arrosa sortzen. Tindua gorria (kukurutxatik lortzen den kolorea) zuriarekin nahastuta ala gorria urarekin disolbatuta lortzen da.
Magenta kolore primarioa da, eta tindua soilik kimikoki lor daiteke. Koloratzailea 1858an aurkitu zuten anilina eta karbono tetrakloruroa nahastuta. Hasiera batean, fucsina izena jarri zioten, artilearen eta zetaren tindaketan fuksiaren loreen antzeko kolorea hartzen zuelako.
1860an, frantsesek koloreari magenta izena jarri zioten, Magentan, Milango (Italia) herri txiki bateko borrokan, isuritako odola gogoratzeko, 10 mila pertsona hil ziren. Bertan Frantziak Austriarekiko gerra irabazi zuen.
Zuria kolore akromatikoa da eta ezin da nahasketa bidez lortu. Antzinatean, ozpin-lurrunaren gainean berunezko platerak eseki, bi hilabetez simaurretan sartu, eta gainazalean sortzen zen geruza zuria karrakatuta lortzen zen. Pigmentua berunezko zuria zen, milaka urtetan zehar erabili den gai toxikoa.
Naturan oso presente egon arren, gizakiak urdin kolorea sortzeko denbora asko behar izan zuen.
Europan ehunak tindatzeko glastoa erabiltzen zen, eskualde askotan hazten den landarea. XVI. mendean, Vasco de Gamak Indiarako itsas-bidea aurkitu zuen, eta bertatik indigoa ekarri zuten, glastoa baino hogeita hamar aldiz gehiago koloreztatzen duen zuhaixka baten hostoetatik ateratzen den tindua.
XVIII. mendean, espainiarrek, frantsesek eta ingelesek indigo-laborantza garatu zuten kolonietan, modako kolorea zen Europara esportatzeko.
Historian zehar, laranja tindua karotenoak dituzten landaretatik (azenarioa edo kalabaza), espezietatik (azafraia edo kurguma) eta oso toxikoak diren mineraletatik (ihinztatzea eta oropimentea) lortu da.
Koloreak izena merkatari portugaldarrek 1542an Indiatik Europara ekarritako fruta exotikotik hartu zuen. Ordura arte, kolorea hori-gorrixka bezala ezagutzen zen Europan.
Beltza tindu errazenetako bat da, ikatz begetaletik edo manganeso oxidoa ehotuz lortzen baita. Ehuna tindatzeko, aldiz, kolorerik zailena da, tonua mantentzeko duen zailtasunagatik.
XVI. mendean, espainiarrek Amerikan Campeche makila deiturikoa aurkitu zuten, ehunean kolore beltza finkatzen zuen zuhaitza. Espainiara itzuli zirenean, Felipe II.a erregeari Campecheren makila oparitu zioten, erregea tinduak koroarentzat diru-sarrera handia ekarriko zuela jakitun, gortean beltzez janztea agindu zuen.
Larunbata
11:00 – 14:00
17:00 – 20:00
Igande eta jaiegunak
11:00 – 14:00
Sarrera orokorra: 3€
Bisita gidatua: 7€
. 5 urtetik beherakoak DOAN
. Hilabeteko lehen igandea DOAN
JZ laguna egin