GAUA filmeko jantzi liluragarriak Nerea Torrijosen eskutik

GAUA filmeko jantzien diseinatzailearen, Nerea Torrijosen, lana eta ibilbidea oinarri duen erakusketa. Filmeko 9 jantzi, horien diseinuak, eta filmaketaren bitxikeriak jasotzen dituen proposamena.

Aldi baterako erakusketa

2026.01.10 – 2026.03.22

Iñudeak jantziak donostia jantziaren zentroa

Nerea Torrijos zinemako jantzi diseinatzailea eta bere lana ezagutzea da erakusketaren helburua. Jantzien aurrean, aurre produkzio lanean zinema zuzendariari aurkeztutako dosierra ikus daiteke, hau da, Nerea Torrijosek pertsonaia bakoitzarentzako proposatutako jantzia, oihal, kolore, eta egindako dokumentazio historikoa.

Kapitain-etxeko ateak gurutzatu ahala, ezkerretara begiratuta, pelikularen hasieran murgilduko gara, alegia, Kattalin protagonistak etxetik ihes egin, eta gauez basoan hiru emakume topatzen dituen unea.

Aurrez aurreko paretan, GAUA filmeko historia gertatzen den XVII garren  mendeko goi mailetako, alegia, noble eta elizaren jantziak ikusgai, herri xehearekiko aldea azpimarratuz.

nodrizas trajes exposicion Jantziaren Zentroa

nodrizas trajes antiguos exposicion Jantziaren Zentroa

Nerea Torrijosek, (Bilbo,1985) urteak daramatza zinema munduan lanean. Paul Urkijo zuzendariarekin elkarlana duela hamarkada bat abiatu zuen, eta honen film luze guztietako jantziak egin ditu, Errementari (2017), Irati (20223) eta Gaua (2025). Azken lanen artean, Asier Altunaren Karmele (2025) eta Korrika 2026 ko kantaren bideoa aipatu daitezke.

Nerea Torrijosek jantziteria onenaren Goya saria irabazi du Akelarre filmagatik (2021) eta birritan Goya sarietarako izendapena jaso du Irati (2023) eta 20.000 especies de abejas (2024) filmengatik.

Jantziaren Zentroak zinema munduarekin elkarlanean egiten duen lehen erakusketa da. Nerea Torrijos bera da erakusketaren komisarioa, Izaskun Urkijok girotu du basoa, Irusoin eta Ikusgarri ekoiztetxeek filmeko irudi, trailer eta soinu banda erabiltzeko baimena eman dute eta Madrilgo Peris Costumes jantzi etxeak erakusketako jantziak utzi ditu.






Non gaude

Kapitanenea Kalea, 6
20100 Errenteria
Gipuzkoa

Nola iritsi

Ordutegia

Larunbata
11:00 – 14:00
17:00 – 20:00


Igande eta jaiegunak
11:00 – 14:00

Prezioa

Sarrera orokorra: 4 €
Bisita gidatua: 7 €
. 5 urtetik beherakoak DOAN
. Hilabeteko lehen igandea DOAN

JZ laguna egin

 

GAUA filmeko jantzi liluragarriak Nerea Torrijosen eskutik