Donazioak

Jantziaren Zentroaren esku utzitako arropa eta objektuekin osatutako erakusketa. Euskal Herriko 120 urteko ondarea batzen duen proposamena

Aldi baterako erakusketa

2026.03.28 – 2026.05.31

Iñudeak jantziak donostia jantziaren zentroa

Erakusketan Euskal Herriko hamabi jantzi ikus daitezke, XX. garren mendeko hamarkada ia guztietako piezak. Jatorriari dagokionez, Nafarroa, Bizkaia, Gipuzkoa eta Zuberoako jantziak dira.

Horien artean lau ezkongai jantzi, 1.860, 1.914, 1960 eta 1970 urte zein hamarkadatakoak. Garai bakoitzeko modaren isla argia.

nodrizas trajes exposicion Jantziaren Zentroa

nodrizas trajes antiguos exposicion Jantziaren Zentroa

Gainerakoak kaleko jantziak dira, horien artean aipatzekoa Errenteriako jostun batek, Pedro Rodriguez-en Donostiako tailerretan lan egindakoak sortutakoa.

Emakumezko jantzien artean, gizonezko beroki berdeak arreta ematen du, 1.900 garren urteko jantzia da, Erriberrin, Nafarroa topatutakoa.

Objektuei dagokienez, emakumezko kapelak, eta eskuko poltsak ikusgai.

Erakusketan, jantzi edo objektu bakoitzaren alboan, dagokion informazio zehatza: urtea, jatorria, eta pertsona edo familia emailearen izena.

Eta emaileak aipatuta, erakusketako pareta batean, urte hauetan guztietan Jantziaren Zentroari familian gordetako ondarea eman dioten familia zein norbanakoen izenak, ia 200 izen dira






Non gaude

Kapitanenea Kalea, 6
20100 Errenteria
Gipuzkoa

Nola iritsi

Ordutegia

Larunbata
11:00 – 14:00
17:00 – 20:00


Igande eta jaiegunak
11:00 – 14:00

Prezioa

Sarrera orokorra: 4 €
Bisita gidatua: 7 €
. 5 urtetik beherakoak DOAN
. Hilabeteko lehen igandea DOAN

JZ laguna egin

 

Donazioak