BASERRITARRAK

Baserritar jantzia protagonista den erakusketa. Argazki eta jatorrizko jantzien 14 erreplika, eta jantziaren zati guztiak deskribatzen dituzten testuak.

Aldi baterako erakusketa

2025.10.04 – 2026.01.04

Iñudeak jantziak donostia jantziaren zentroa

“Baserritarrak” izeneko erakusketan gizonezkoek protagonismo berezia dute. Kapitain-etxeko sarreran sartu ahala, eskuineko paretan, bost gizonezko ikusiko ditugu, guztiek soinean brusak daramatzate. Horietako batzuk baserritar brusak dira, beste batzuk tratanteek, alegia, feriatan ganadu saltzaile gisa aritzen zirenenak. Brusak XX. mende hasierako jatorrizko jantzien erreplikak dira, guztiak Gipuzkoakoak, besteak beste; Beasain, Azkoitia eta Oiartzungo brusak.

nodrizas trajes exposicion Jantziaren Zentroa

nodrizas trajes antiguos exposicion Jantziaren Zentroa

Bost gizon horien atzealdean pareta osoa luze zabal hartzen duen lonan, XX garren mende hasierako argazki zuri beltza ikus daiteke. Hirian ateratako irudia da, erdialdean, gizon burges bat eta inguruan gizon baserritarrak. Argazkian ezin hobeto ikus daiteke, brusak nolakoak ziren, txapela nola janzten zuten, eta hiri zein herrira jaisten zirenean erabiltzen zituzten alpargatak.

Aurrez aurre, aretoko ezkerreko paretara begiratuz gero, denboran atzera egin eta Errenteriara, Xenpelar eta Biteri kaleen arteko bidegurutzera goaz. Bertan bederatzi emakume baserritar topatuko ditugu. Gipuzkoa (Legazpi eta Oiartzun), Bizkaia eta Nafarroako (Sakana) jantzien erreplikak daramatzate. Legazpiko jantziak jatorrizkoen erreplikak dira eta gainerakoak argazki eta irudi zaharretakoak.

Erakusketan baserritar jantziaren, gizonezko zein emakumezko jantziaren, pieza guztien deskribaketa eta XX. mende hasierako argazkiekin osatutako testuak daude. Horietan modu didaktiko batean pieza bakoitzaren funtzioa, zertarako zen, zein ehunetan josten zen, eta nola lotzen zuten azaltzen da.






Non gaude

Kapitanenea Kalea, 6
20100 Errenteria
Gipuzkoa

Nola iritsi

Ordutegia

Larunbata
11:00 – 14:00
17:00 – 20:00


Igande eta jaiegunak
11:00 – 14:00

Prezioa

Sarrera orokorra: 3€
Bisita gidatua: 7€
. 5 urtetik beherakoak DOAN
. Hilabeteko lehen igandea DOAN

JZ laguna egin

 

BASERRITARRAK