GAUA filmeko jantzien sekretuak ezagutu nahi? Zenbat egunetan egin zituzten? Zenbat lagunen artean? Zeintzuk izan ziren josteko zailenak? Nola egiten da lan zinema munduan jantzigintzan?
Galdera horiek eta gehiago erantzungo ditu Nerea Torrijos GAUA filmeko jantzitegia arduradun eta aurtengo Goya sarietarako hautagaiak Jantziaren Zentroan otsailaren 7an 19.00tan. Ordu terdi inguruko lagun arteko hizketaldia 9€ ren truke. Etorri nahi baduzu izena eman jantziarenzentroa@errenteria.eus postara idatzita, edukiera mugatua da.
*Otsailaren 7 arratsaldean Jantziaren Zentroa itxita egongo da bisitarientzat.
Larunbata
11:00 – 14:00
17:00 – 20:00
Igande eta jaiegunak
11:00 – 14:00
Sarrera orokorra: 4 €
Bisita gidatua: 7 €
. 5 urtetik beherakoak DOAN
. Hilabeteko lehen igandea DOAN
JZ laguna egin