Erakusketa iraunkorra

38 jantziren laguntzaz modaren historia ezagutzeko proposamena da. 20.garren hamarkadan azpimarra jarri da aurten, izan ere, areto oso batean charleston garaiko gaueko festetan murgilduko gaitu Jantziaren Zentroak.

2023.06.24 – 2024.06.09

expo permanente jantziaren zentroa maniquies

Lehen solairuan jazz doinuak entzun ahala Lehen Mundu Guda osteko gaueko jai batera sartuko gara. 18 jantzi, horietako 17 emakumezko soinekoak eta gizonezko traje dotorea.

Emakumezkoek kortse eta armazoiak alde batera utzita gorputzak askatu, eta bizi berriari ekin zioten  garaia da. Jantziek dir-dir egiten dute, fokoek josita daramatzaten milaka harribitxi eta perlak argiztatu ahala. Lumak, kapelak, lepokoak, garaiko orrazkera, manikiak xehetasun guztiak zainduta jantzi dira.

 

 

exposicion permanente baserritarrak jantziaren zentroa

Jatorriari dagokionez, gehientsuenak AEB eta Frantziakoak dira, hala ere, badira Euskal Herrikoak, zehazki Donostia eta Mauleko jantzi bana.

Eskailerak igo ahala, bigarren erakusketa aretoan, XVIII-1970 urteen arteko modaren laburpena 20 jantziren bidez. Leitzako (Nafarroa) ezkonberri baten 1911 urteko jantzia, Baionako 20 urtetako gaueko soinekoa, eta Mauleko 50 eta 70 hamarkadetako jantzi bana.

Euskal Herriko jantzi horiek guztiak dohaintzan jasotakoa piezak dira, bai norbanako zein familiek Jantziaren Zentroaren esku utzitako ondarea denon begietara.

Modari dagokionez, goi joskintzako lau diseinatzaile handiren jantziak ikusgai: Charles Frederick Worth, Paul Poiret, Jeanne Pakin eta Cristobal Balenciaga.






Non gaude

Kapitanenea Kalea, 6
20100 Errenteria
Gipuzkoa

Nola iritsi

Ordutegia

Larunbata
11:00 – 14:00
17:00 – 20:00


Igande eta jaiegunak
11:00 – 14:00

Prezioa

Sarrera orokorra: 3€
Bisita gidatua: 7€
. 5 urtetik beherakoak DOAN
. Hilabeteko lehen igandea DOAN

JZ laguna egin

 

Erakusketa iraunkorra