Erakusketa iraunkorra

16 ezkongai-jantziren eskutik emakumezkoek ezkontzarako erabili duten jantziaren 150 urteko bilakaera azaltzen duen erakusketa.

2023.07.06 –

expo permanente jantziaren zentroa maniquies

M/Boda

Emaztegaien soineko zuriaren tradizioa, gaur egun ezagutzen dugun bezala, Ingalaterrako Victoria erreginak sortu zuen, 1840ko otsailaren 10ean bere lehengusua zen Alberto Saxe-Doburg-Gotharekin ezkontzeko soineko zuri bat aukeratu zuenean.Victoria erreginaren soinekoa mundu osoan ezagutu zen, ezkontzako irudi eta grabatuak argitaratu zituzten garaiko egunkariei esker.

M/Boda erakusketa 1840 garren hamarkadan abiatzen da, hain juxtu, Ingalaterrako Victoria erreginak abian jarritako moda jarraiki ezkontzeko soinekoa zuria zenean.

Erakusketa bi aretoetan zabaltzen da. Areto nagusian 13 ezkontza-jantzi guztiak zuriak edo beix kolorekoak. 1840-1988 urte artekoak dira. Jatorriari dagokionez, bat Donostiakoa da, 1958 urtekoa hain zuzen ere, gainerakoak Frantzia, Kanada, Estatu Batuak, Erresuma Batua, Italia, Espainia.

1880-1920ra bitartean emakumeek ezkontza soinekorako kolore beltza erabili zuten, bi arrazoi tarteko. Bata, dolua, bestea, sen ona. Garai honetan jantzi  gutxi zituzten eta probetxua ateratzen zieten hamaika bider jantzita.

 

 

 

exposicion permanente baserritarrak jantziaren zentroa

Aretoaren kanpoaldean garai horretako hiru ezkontza jantzi beltz. Guztiak Euskal Herrikoak dira, Jantziaren Zentroak dohaintzan jasotakoak, Gasteiz, Leitza eta Ordiziako jantziak.

Alboan pantaila batean 150 ezkontza argazki jira eta bira, kronologikoki emakumezko ezkontza jantziaren mende terdiko bilakaera ikusteko aukera ematen digu.

 

Bi mendetako modaren bilakaera

Bigarren solairuko erakusketa XVIII. mendean abiatzen da, eta 1960 urtean amaitu. 20 jantzi dira, modak historian izan duen garapena eta aldaketa ikus dezakegu aretoan. Ikusgai dauden jantzien artean, kalerako erabilitako bi jantzi berezi aipatu daitezke, bata “bisita” izenekoa Manilako mantoiaren antzerako oihalarekin egindako jantzia, bestea, operara joateko berokia.

Aretotik ateratzerakoan eta bisitari amaiera emanez, Cristobal Balenciaga diseinatzailearen Eisa etxeko 50-60 hamarkadetako sei jantzi eta hainbat buruko ikus ditzakegu






Non gaude

Kapitanenea Kalea, 6
20100 Errenteria
Gipuzkoa

Nola iritsi

Ordutegia

Larunbata
11:00 – 14:00
17:00 – 20:00


Igande eta jaiegunak
11:00 – 14:00

Prezioa

Sarrera orokorra: 3€
Bisita gidatua: 7€
. 5 urtetik beherakoak DOAN
. Hilabeteko lehen igandea DOAN

JZ laguna egin

 

Erakusketa iraunkorra