Aldi baterako erakusketa
2025.03.08 – 2025.06.01
Erakusketan Euskal Herriko emakumeek XVI. mendean janzten zituzten adar itxurako hamar buruko ikusiko ditugu. Sei Bizkaikoak, bi Donibane Lohitzunekoak (Lapurdi) eta beste bi Getaria eta Mutrikukoak (Gipuzkoa).
Burukoen itxura inguratzen zituenaren isla zen: mendiak, itsasontziak, animaliak... Forma edo oinarria zumez egiten zuten, eta, ondoren, metro luzeetako mihisean biltzen zituzten. Emakume ezkonduek bakarrik janzten zituzten, ezkongabeek orrazkera propioa baitzuten. Ia buru osoko ilea mozten zuten, kaskamotz geratuz, belarrien eta bizkar gainean ile sorta luzeak utzita.
Burukoekin batera, bost jantziren erreplikak ikusgai: Bizkaiko bat, Donostiako bi, Orreagako bat eta Errenteriako bat.
Euskal Herriko XVI. mendeko jantzi zein burukorik ez da kontserbatzen. Egun dagoen informazio grafiko bakarra Christoph Weiditz artista alemaniarrak 1.528-1.529 urteetan Euskal Herrian egindako grabatuak dira. Horrez gain, Gaztelako erresumako ordezkari zein idazleen deskribapen ezberdinak daude. Guztiek harriduraz deskribatzen dituzte Euskal Herriko emakumeek janzten zituzten burukoak nolakoak ziren. Eskualde bakoitzaren arabera, burukoen forma ezberdina zela zioten.
Erakusketan buruko eta jantziez gain, Christoph Weiditzen grabatuak eta garaiko testu zaharrak ikus daitezke.
Larunbata
11:00 – 14:00
17:00 – 20:00
Igande eta jaiegunak
11:00 – 14:00
Sarrera orokorra: 3€
Bisita gidatua: 7€
. 5 urtetik beherakoak DOAN
. Hilabeteko lehen igandea DOAN
JZ laguna egin