“PAILAZOAK. Harritu eta liluratu zirkuko pailazo jantzi ederrekin”

Zirkuko Clown jantzien ereduak, bai forma eta apaingarri aldetik, eta horiek sortu zituzten goi-mailako atelier eta jostunen berri ematen duen erakusketa da.

Aldi baterako erakusketa

2025.01.11 – 2025.03.02

Iñudeak jantziak donostia jantziaren zentroa

Garikoitz Muñoz donostiarraren, TUTIK CLOWNS taldeko aurpegi zuridunaren, proposamena da, 1995 garren urtetik  taldearen ikuskizunetan berak erabili dituen sei jantzirekin osatutako erakusketa da.

 

nodrizas trajes exposicion Jantziaren Zentroa

nodrizas trajes antiguos exposicion Jantziaren Zentroa

Clown-a edo aurpegi zuriduna: dotorea, azkarra, jakintsua eta beti agintzeko prest dagoen pailazoa da. Bere jantziak oso dotoreak dira, 50. hamarkadatik aurrera lentejuelaz beteriko jantzi koloretsu bihurtu ziren jantziak hain zuzen ere.

Hiru Clown jantzi mota edo eredu daude: zakua, pieza bakarrekoa; bata, zazpi edo bederatzi piezarekin egindako berokia; eta bi pieza dituena. Erakusketan, hiru Clown jantzi ereduak ikus daitezke.

Jantzien apaingarriei dagokienez, batetik, jantzi amerikarra, Estatu Batuetako banderaren egokitzapena, bestetik, ispilu-jantzia kolore bakarreko lentejuela eta ispilu karratu txikiekin osatua.

Moda munduan bezala, Clown jantzigintzan goi-mailako joskintza bereizten da. Parisko “Maison Vicaire” izan zen munduko onena. Moulin Rouge, Lido, Folies Berger-entzako jantziak sortzeaz gain, zirkuko Clown-entzako lentejuelazko jantzietan espezializatu ziren. Erakusketan “Maison Vicairek” egindako 2 jantzi, ikus daitezke.

Gainerako hirutatik bat, Madrileko “Maribel & Rupert” atelierrean sortutakoa da, eta beste biak Ana Guerra donostiarrak egin ditu.

Clown jantziez gain, erakusketan hainbat testu topatuko ditugu, zirku modernoaren hasiera, munduko pailazo garrantzitsuenen izen eta argazkiak, Clown jantzien diseinuen azalpena, eta horiek sortu zituzten atelierren inguruko informazioa batzen duten kartelak dira.






Non gaude

Kapitanenea Kalea, 6
20100 Errenteria
Gipuzkoa

Nola iritsi

Ordutegia

Larunbata
11:00 – 14:00
17:00 – 20:00


Igande eta jaiegunak
11:00 – 14:00

Prezioa

Sarrera orokorra: 3€
Bisita gidatua: 7€
. 5 urtetik beherakoak DOAN
. Hilabeteko lehen igandea DOAN

JZ laguna egin

 

“PAILAZOAK. Harritu eta liluratu zirkuko pailazo jantzi ederrekin”