“Habian!eko egoiliarren erakusketa”

Habian!-eko sei sortzaileen, ehungintza, bitxigintza eta jostailu, berezi eta bakarrak batzen dituen erakusketa bateratua da.

Aldi baterako erakusketa

2023.04.15 – 2023.06.25

Iñudeak jantziak donostia jantziaren zentroa

nodrizas trajes exposicion Jantziaren Zentroa

nodrizas trajes antiguos exposicion Jantziaren Zentroa

Joskintzan, moda proposamen ezberdinak lau diseinatzaile gazteren eskutik. Jaizki Bakaikoak euskal arrantzaleen bizitza du inspirazio iturri, Ruben Pantigak berotze globala du ardatz, Saioa Matxainek esne beira oinarri, eta Elena Ranz Rodriguezek Kaisho haur marka aurkezten du lehendabizikoz Jantziaren Zentroan.

Marta Marek-ek ehunezko eta testura ezberdinetako materialekin eskuz egindako jostailu hezigarriak egin ditu eta Ainhoa Ibarguren bitxigileak bitxi kurbatuak eta arte modernoetan eta arkitekturan inspiratutako eskultura txikiak dakartza Jantziaren Zentrora.

Jaizki Bakaikoak (Antzuola 1979) Carmen Bilduma erakusgai jarri du Jantziaren Zentroan, euskal arrantzaleen bizitzan inspiratua, kolore naturalak erabiltzen ditu, hala nola urdina eta beixa. Bildumak itsasoaren edertasuna eta arrantzaleen bizitzaren gogortasuna islatu nahi ditu, funtzionaltasuna eta estiloa uztartzen dituzten jantzien bidez.

Ruben Pantigak (Asturias 1979) Rewear moda jasangarria oinarri hartuta egindako bilduma berritzailea aurkezten du, ingurumen eta klima aldaketaren aurkako borrokaz arduratzen den proposamena. Berotze globalean inspiratuta, bildumako pieza bakoitza kalitate eta iraunkortasunaren ikuspegitik diseinatu da, berrerabilitako ehunekin jantzi dotoreak sortuz.

Saioa Matxainek (Errenteria 1989) Milk Glass bildumaren hainbat pieza jarri ditu ikusgai, esne-beiran edo kristal opalino deituriko materialean inspiratutako jantziak dira.  Portzelana-itxurako beira, zuri krematsu, urdin argi edo arrosa kolorekoa, protuberantzia altuak, bolanteak eta grabatu konplexuak ditu. Testura, bolumen eta kolore horietan inspiratu da Matxainen marka den SAI-SUO ren bilduma berria.

Elena Ranz Rodriguez-ek (Tenerife 1991) Kaisho haur markako 11 jantzi aurkezten ditu, guztiak arte munduko hainbat emakumek diseinatutakoak. :hazkuntza mailakatuko 3 diseinu, 3 kamiseta-praka,3 bainujantzi, txanoak  eta 2 Bata/babero iragazgaitz dira.

Marta Marek-ek Marta Sensorial artisau markak, zentzumen-jostailu didaktikoak egiten ditu. Jantziaren Zentroan eskuz egindako feltruzko mural didaktiko-sentsoriala ikusgai jarri du. Tresna berritzailea da haurren, adinekoen eta gaitasun ezberdinak dituzten pertsonen trebetasunen ikaskuntza eta garapena sustatzeko.

Ainhoa Ibargurenek Kurba bildumako brontzezko bost eskultura, Lotuneak bildumako pieza bat, eta zilarrezko bost eraztun jarri ditu ikusgai. Estilo minimalistako bitxigintza, zilarrez egindako arkitekturan eta arte modernoan inspiratutako pieza bereziak dira.

Sei sortzaileak Torrekuan kokatutako Habian! Hazitegiko egoiliarrak dira. Errenteriako Udalak eta Oarsoaldea Garapen agentziak 2016 garren urtean zabaldu zuen artisau eta sormen lanbideei laguntzeko proiektuan.






Non gaude

Kapitanenea Kalea, 6
20100 Errenteria
Gipuzkoa

Nola iritsi

Ordutegia

Larunbata
11:00 – 14:00
17:00 – 20:00


Igande eta jaiegunak
11:00 – 14:00

Prezioa

Sarrera orokorra: 3€
Bisita gidatua: 7€
. 5 urtetik beherakoak DOAN
. Hilabeteko lehen igandea DOAN

JZ laguna egin

 

“Habian!eko egoiliarren erakusketa”