Belle Époque

Belle Époque garaian goi klaseek aisialdirako erabiltzen zuten janzkera protagonista Jantziaren Zentroan.

Aldi baterako erakusketa

2024.07.06 – 2024.10.27

Iñudeak jantziak donostia jantziaren zentroa

Belle Époque-a XIX.mende amaieratik Lehen Mundu Gerra arteko garaia da. Garai honetan klase sozial berria sortu zen, burgesia, bizi maila altua eta kulturan eragin handia zuena, honek aisia eta entretenimendua sustatu zituen.

Jantziaren Zentroak erakusketa honetan gaueko eta eguneko aisirako emakumezkoek erabiltzen zuten janzkera aurkezten du.

 

Gauerako,1887. ko uztailean zabaldu zen Donostiako Kasino Handiko festa batean murgilduko gara. Zortzi emakume jantziren erreplikak dira, guztiak lurreraino iristen diren gona luzeak dituzte, amaitzear den estilo edo moda baten azken urteak dira.

 

 

nodrizas trajes exposicion Jantziaren Zentroa

nodrizas trajes antiguos exposicion Jantziaren Zentroa

Egunez, emakumeak kirola praktikatzen hasi ziren. Erresuma Batuan sortu ziren kirol gehienak eta horietarako erabili beharreko jantziak. XIX. mendean Frantzia hiriko modaren hiriburua bazen, orain, Erresuma Batua izango da kirol-janzkera sortuko duen herrialdea.

Zaldiketa

XIX.mendeko amazona jantzia tailleur izeneko arropan oinarritu zen. Gizonezkoen lebita eta jaketan inspiratuta sortu zuten jostunek, beste hainbat osagarri gehituta, esaterako, gorbata eta xistera. 1900. ko  hamarkadan zaldian ibiltzeko gona erabiltzeari utzi zioten, eta jodhpur izeneko galtzak modan jarri ziren. Praka bereziak ziren, aldaka zabalak eta hanka estuak zituzten.

Ziklismoa

Emakumezkoek erabiltzen zituzten jantzi eta kortseak ez ziren erosoak bizikletan ibiltzeko, eta, beraz, jantzi berriak sortzeko beharrak bultzatuta, bloomers izeneko galtza bonbatxoak asmatu ziren, Amelia Bloomerrek ezagun egindako galtzak.

Tenisa

XIX.mende amaieran emakumezkoak tenisean jokatzen hasi zirenean, eguneroko bizitzan erabiltzen zituzten jantzi berberekin aritzen ziren. Urte batzuk beranduago, tenisean jokatzeko emakumezkoek eta gizonezkoek zuriz janztea erabaki zen, horrek, jarduera fisikoak eragindako izerdi-orbanak disimulatzen laguntzen zuelako. Lehen Mundu Gerra amaitu arte itxaron behar izan zuten emakumezkoek tenisena jokatzeko, kortseak, gonak luzeak, gonazpikoak, botinak eta lastozko kapelak atzean uzteko.

Automobilgintza

Lehenengo autoek ez zuten ez sabairik, ezta haizetakorik ere, horregatik autoan joaterakoan, eguraldiaren menpe geratzen ziren. Bideko hautsari aurre egiteko, betaurrekoak, gorputz osoa babesteko beroki luzeak, haizeak kapelak eraman ez zitzan horieki burura lotzeko zapiak, eskularruak...ezinbestekoa zen autoan bidaiatzeko jantzi egokiak erabiltzea.

Itsas-bainuak

1860an bainurako lehen emakume-janzia sortu zen, galtza luze, galtzerdi eta alkandora arin batez osatua. XX.mende hasieran, bainujantziak emakumearen gorputzera egokitzen hasi ziren, hala ere, oraindik materialak astunak ziren, bainujantziak egiteko artilea edo kotoia erabiltzen baitzen.






Non gaude

Kapitanenea Kalea, 6
20100 Errenteria
Gipuzkoa

Nola iritsi

Ordutegia

Larunbata
11:00 – 14:00
17:00 – 20:00


Igande eta jaiegunak
11:00 – 14:00

Prezioa

Sarrera orokorra: 3€
Bisita gidatua: 7€
. 5 urtetik beherakoak DOAN
. Hilabeteko lehen igandea DOAN

JZ laguna egin

 

Belle Époque